16 Aldiz ikusita, 1 gaur
Sopelako Udalak bigarren kanpaina abiarazi du, hondakinak etxean kudeatu nahi dituen
jende kontzientziatua bilatzeko. Lorategia duen etxe batean bizi bazara,
konpostagailu bat eta prestakuntza besterik ez duzu behar.
Datorren martxoaren 23an, 18: 00etan Kurtzion prestakuntza-saio bat antolatu dugu,
eta bertan nola hasi, non instalatu konpostagailua edo nola konpondu arazo ohikoenak ikasiko dugu. Amaitzean, konpostagailu, aireztagailu eta gida bana banatuko dugu, lanean lehenbailehen has zaitezten.
Lekuak mugatuak dira* eta jardunaldian izena emateko (derrigorrezkoa da bertaratzea
konpostagailua lortzeko) argitaratutako hurrengo formularioa bete behar da edo HEMEN sakatuz.
Udal bulegoetan ere eman dezakezue izena.
Animatu!
NOTA: plazak izen-emate ordenaren arabera osatuko dira. Azken eguna 2023ko martxoko 21a