197 Aldiz ikusita, 1 gaur
Uribe Kostako Mankomunitateko esku-hartze sozioedukatiboko taldeak abenduaren 4tik 15era garatuko diren familia eta hezkuntza jardunaldien bederatzigarren edizioa antolatu du. Aurten programatutako saioak egoera zailei (maite den pertsona baten heriotza, banaketak…) eta autolesioei aurre egiteko moduari buruzkoak izango dira.
Familia eta hezkuntza jardunaldien IX. edizioak hurrengoko saioak izango ditu eskualdeko hainbat udalerritan:
- “Cómo afrontar situaciones difíciles“. Abenduaren 4an, 17:00etatik 18:30era Zipiriñe eskolan (Sopela).
- “Heriotza landuz, bizitzarako heziz”. Abenduaren 5ean, de 16:30 a18:00h en Lemoiz eskola.
- “Nola egin aurre egoera zailei“. Abenduaren 11n Ander Deuna ikastolan (Sopela).
- “Trabajando la muerte, educando para la vida“. Abenduaren 12an, 17:15etik 18:45era Plentzia eskolan.
- “Autolesiones: la pintura sobre el lienzo del cuerpo“. Abenduaren 13an, 16:30etik 18:00etara, Sertutxenan (Gorliz).
- “Autolesiones: la pintura sobre el lienzo del cuerpo“. Abenduaren 14an, 16:30etik 18:00etara, Elortza eskolan (Urduliz).
- “Autolesiones: la pintura sobre el lienzo del cuerpo“. “. Abenduaren 15ean, 16:30etik 18:00etara, Berango eskolan
Saioak Naiara Pujana Gorostiza gizarte hezitzaile eta psikopedagogoak eta Nora Andreu Serrano osasun psikologoak emango dituzte. Parte-hartzaileek nahi adina saiotan eman ahal izango dute izena, erreferentziazko ikastetxean ez bada ere.
Zipiriñe eta Lemoiz eskoletako saioetarako izena emateko azken eguna, abenduaren 1a izango da. Gainerakoentzat, izen-ematea abenduaren 7ra arte egongo da zabalik.
Izena emateko inprimaki hau bete beharko da: https://labur.eus/Vq6x5
Informazio gehiagorako 688 699 454 (Jurdana) edo 695 784 719 (Ana) telefonoetara deitu.