55 Aldiz ikusita, 2 gaur
Gaur, asteartez, Txosna Batzordeak jakinarazpen bat zabaldu du, Larrabasterrako jaietan Udaltzaingoak txosnagunearen inguruan osatutako txosten baten harira, Sopelako Udalak ez diola jaien aurretik jarritako 900 euroko fidantza itzuliko.
Fidantzaren harira, Udalak jakinarazi nahi du antzeko kasuetan gertatu ohi bezala, administrazioak behartzen duen prozesu bat jarraitzen ari dela eta azken emaitza prozesuaren amaieran jakingo dela.
Udalak aitortzen du Txosna Batzordearekin izan beharreko komunikazioa ez dela nahi bezain egokia izan eta horri buruz hitz egiteko hitzordua jarri dute Sopelako Udalak eta Txosna Batzordeak. Etzi, ostegunarekin, izango da bilera hori, azalpenak zuzenean emateko.