98 Aldiz ikusita, 1 gaur
- Jolas hauek goi-mailako edo errendimendu handiko kirolari deklaratuak izan diren sopeloztarretako kirolari, teknikari eta epaileei zuzenduta daude.
Sopelako Udalak goi-mailako edo errendimendu handiko kirolari izendatuak izan diren Sopelako kirolari, entrenatzaile eta epaileen jarduerak eta konpromisoak finantzatzeko diru-laguntzak emateko epea ireki du.
Deialdiaren zenbatekoa 10.000 eurokoa da eta eskaerak aurkezteko epea irailaren 2tik urriaren 2ra arte luzatuko da.
Deialdi honetan araututako laguntzak jaso ahal izateko hiru baldintza ezartzen dira: goi-mailako edo errendimendu handiko kirolari, entrenatzaile edo epaile izaera izatea; Udal-eremuan etenik gabeko gutxieneko bizilekua egiaztatzea eta urtean 27.000 euro gordin baino gehiagoko diru-sarrerak ez jasotzea.
Baldintzak betetzen dituzten pertsonei emango zaizkien kopuruak 800 eurokoak izango dira goi mailako kirolarientzat, entrenatzaileentzat eta epaileentzat, eta 900 eurokoa errendimendu handiko kirolarientzat, entrenatzaileentzat eta epaileentzat.
PDF 1. ERANSKINAK: DESKARGATU
PDF 2. ERANSKINAK: DESKARGATU
PDF DEIALDAY: DESKARGATU
Oinarri arautzaileen helbide elektronikoa: https://sopela.egoitzaelektronikoa.eus/transparency/bc4969e3-1112-4588-867f-a437d5b611d9/