47 Aldiz ikusita, 1 gaur
1-PARTEHARTZAILEAK
Nahi duen pertsona orok parte hartzeko aukera izango du, sopeloztarra izan zein ez, eta adina edozein duela, betiere haren asmoa jantzita daraman mozorroaz Sopela giro alai eta koloretsuz betetzea bada
2-TOKIA, EGUNA ETA ORDUA
-Eguna: 2023ko otsailak 21, asteartea
-17:00etan parte hartzaileak Urgitxieta plazan bilduko dira
-17:15ean desfileari hasiera emango zaio
-Ibilbidea: Urgitxieta plazan hasi eta Urko kiroldegian amaitu
-18:00etan diskofesta eta sari-banaketa Urko kiroldegian
3-KATEGORIAK
Kategoria bakarra ‘taldeak’ izango da, eta taldeak gutxienez 3 pertsonez osatuta egon beharko dira.
4-IZEN-EMATEA
Izena otsailaren 6a eta 15a artean eman beharko da, hurrengo bi aukeretatik bat betez:
-Kurtzio Kultur Etxera emaila bidaliz, gaian ‘Mozorro lehiaketa’ jarrita: info@sopela.eus
-Kurtzio Kultur Etxean: astelehenetik ostiralera 9:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara. Larunbat eta igandeetan 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara
DESKARGATU OINARRIAK HEMEN