585 Aldiz ikusita, 1 gaur
Urtean zehar, ugariak dira Sopelan antolatzen diren festa, jaialdi eta kultur eta kirol jarduerak. Hilabete guztietan sopeloztarrek, eta bisitatzen gaituztenek, jai eta jarduera eskaintza zabala izaten dute, Kurtzio Kultur Etxearen ohiko kultur eskaintzaz gain, dela udalak antolatua, dela udalerriko elkarte-sareak antolatua. Hilez hile, hauek dira Sopelan egiten diren jai eta ospakizunetako batzuk:
URTARRILA: Urte barri (urtarrilak 1), Errege Magoen harrera (urtarrilak 6).
OTSAILA: Agate Deuna bezpera (otsailak 4), Inauteriak, Duatloia.
MARTXOA: Herri Lasterketa.
APIRILA: Esaera Zaharren Txapelketa, Nazioarteko Dantzaren Eguna.
MAIATZA: Kuadrilen Eguna, Herri Ibilaldia, Udaberri Jaia.
EKAINA: San Pedro Jaiak, San Juan bezpera, Duatloi Txikia, Kosta Trail.
UZTAILA: Karmen Jaiak, Folklore Jaialdia, Santa Marina (uztailak 20), Txirrindularitza Lasterketa, Boxeo Jaialdia, Lasterketa nudista.
ABUZTUA: Txirrindularitza lasterketa.
IRAILA: Euskal Jaia, Inkestas Rock Festibal, Sopela Kosta Fest.
URRIA: Arimen Gaua.
AZAROA: Putxera Eguna, San Andres (azaroak 30), Musika Eguna.
ABENDUA: Euskararen Astea, Kanpaikada aurreratuak, Olentzero eta Mari Domingiren harrera, Gabonetako Umeen Parkea, San Silvestre Lasterketa.
