38 Aldiz ikusita, 1 gaur
Itzuli da Gabonetako postalen lehiaketa! 5 eta 12 urte bitarteko haur eta gaztetxoei zuzendutako marrazki lehiaketa da. Irudiak abenduaren 12ra arte aurkeztu ahal izango dira Kurtzio Kultur Etxean, gutxienez DIN A4 tamainakoa izan behar dute eta gaia Sopelako Olentzero eta Mari Domingi izango da . Abenduaren 24an, arratsaldez, 3 sari banatuko dira Udaleko Plazan eta marrazki irabazlea Gabonetako postalaren irudia izango da.
Begiratu oinarriak HEMEN sakatuz.