40 Aldiz ikusita, 1 gaur
Kosta Trail lasterketaren hamazazpigarren edizioan izena ema ahal izateko hasi da. Lasterketa Bizkaiko kostaldeko itsaslabarretatik igarotzen da, eta ekainaren 18an izango da. Uribe Kostako paisaia ikusgarrietatik, lur, hondar eta asfaltotik, igarotzen den itsas mailako lehen mendi lasterketa da, eta urtero 4.600 parte-hartzaile inguru biltzen ditu.
Izen-emateak online egin ahal izango dira www.kostatrail.com webgunean,
hiru modalitateetako edozeinetan parte hartzeko: Mendi Maratoi Erdia (21 km),
Mendi Martxa (20 km) eta Familia Martxa (7 km). Maratoi Erdirako izen-ematearen prezioa
18 €-koa izango da mendiko federatuentzat eta 23 €-koa federatu gabeentzat. Martxen kasuan,
prezioa 6 €-koa da. Izena emateko epea datorren astelehenean, martxoak 20,
goizeko 09:00etan hasiko da eta Maratoi Erdiko parte-hartzaileek maiatzaren 1era arte
edo izen-emate kopurua agortu arte izango dute epea. Martxariek, berriz, ekainaren 16ra arte eman dezakete izena,
betiere plazak lehenago agortzen ez badira.
Elkartasuna lurretik, itsasotik eta menditik
2006an hasi zenetik, Kosta Trailek espiritu solidario kutsua izan du. Urtez urte eta parte hartzaile guztiei esker, edizio bakoitza elkartasunarekin hitzordua da; izan ere, antolatzaileek Fundación GaituzSport Fundazioari emango diote inskripzioen bidez bildutako diruaren parte bat. Fundazio hori aurreko edizioaren onuraduna ere izan zen, eta edizio horretan kirol inklusiboari laguntzeko 12.700 euroko zenbatekoa jaso zuen. Erakundeak, desGAITASUNA duten eta ez duten pertsonen artean Jarduera Fisikoa eta Kirola baldintza berdinetan egitea bultzatzen du, bizi-kalitatea hobetuz eta beharrezkoak diren giza baliabideak eta baliabide materialak eta estrategia berritzaileak bideratuz. GaituzSport Fundazioak, kirolak mundu inklusiboagoa eta anitzagoa lortzeko tresna eraldatzaile gisa funtzionatzen duela sinetsita, Kosta Trail-ekin partekatzen du filosofia, kirolaren aldeko apustua egiten baitu integrazio-bide gisa eta aukera-berdintasuna sustatzeko.
Kosta Trailen diru-bilketak GaituzSportek diseinatu eta ematen dituen jarduera fisiko inklusiboen eta doakoen bidez osasuna sustatzeko programak finantzatzen lagunduko du. 2006an proba hasi zenetik gaur arte, Kosta Trailek 170.000 euro baino gehiago eman dizkie mota askotako elkarte eta kolektiboei