67 Aldiz ikusita, 1 gaur
Objektua eta pertsona onuradunak
Sopelako udal kiroldegiaren 2022. urterako urteko harpidetzaren %20ko igoerari dagokion %50eko diru-laguntza da.
Deialdi honen onuraduntzat hartzen dira 18 urtetik gorako pertsonak, Sopelako udalerrian erroldatuta daudenak, eta 2022. urtean zehar Sopelako udal kirol instalazioak erabiltzeko abonatutzat hartzen direnak.
Tramitazioa eta gardentasuna
Udalak ofizioz egiaztatuko du, zerbitzu emakida sozietatearen bitartez, laguntzak jasotzeko baldintzak betetzen direla, beraz, ez da beharrezkoa izango eskaerarik aurkeztea eta horren ordainketa urtarrileko eta otsaileko ordainagirien zenbatekoak deskontatuz aplikatuko da.
Deialdiko Mahaiaren akordioa udal webgunean eskura daiteke, diru-laguntzen atalean. Udalak dokumentazioa telematikoki edo pertsonalki eman diezaieke eskatzen duten pertsona guztiei.
Diru-laguntza onartzea isilbidetzat joko da, eta diru-laguntzen Lege Orokorraren 13. artikuluan Diru-laguntzen Lege Orokorraren 13. artikuluan azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 16. artikuluan ezarritako baldintzak betetzen dituela adieraziko du onuradunak.