31 Aldiz ikusita, 2 gaur
Martxoaren 27tik aurrera Udalak konposta banatuko du Sabino Arana kaleko 1. zenbakiko udal bulegoan.
Konposta balio handiko produktua da, eta hondakin organikoetatik lortzen da; kasu honetan, edukiontzi marroian eta inausketak eta lorategi-hondarrak uzteko instalazio berrietan utzitako hondakinetatik. Hondakin horiek foru-konpostajeko instalaziora eramaten dira, eta, ondoren, konpost bihurtzen dira.
Ekintza honen helburu nagusia da hondakin organikoak bereiztearen garrantziaz sentsibilizatzea eta prozesuaren amaieran zer gertatzen den ikusaraztea: lurrera itzul daitekeen baliabide bihurtzen direla, hondakin horien bizi-zikloa itxiz.
Horregatik, zerbitzu horiek erabiltzen badituzu, konpost-poltsa bat har dezakezu, eta zure baratzean, lorategian edo loreontzietan erabili ahal izango duzu.
Unitate mugatuak daude.
HONDAKIN ORGANIKOETATIK LORTUTAKO KONPOSTA (EDUKIONTZI MARROIA)
ZERTARAKO? Lurrera konposta gehitzeak ongarri naturala izatea esan nahi du, zure loreontzietarako eta lorategirako mantenugaietan oso aberatsa dena.
ZELAN ERABILI? Produktu guztiz naturala denez, edozein landaretan aplika daiteke. Ez da gomendatutako kantitatea gainditu behar ( % 20 konposta lurrarekin nahastuta loreontzi batean eta 0,5 eta 4 kilo artean metro karratuko baratze batean).
ONURAK: Ingurumena zaintzen duzu bestela erraustegira joango liratekeen hondakin organikoak aprobetxatuz. Gainera, ongarri artifizialak eta ura aurrezten dituzu, konpostak zure landareentzat lurrean ur gehiago atxikitzen laguntzen baitu.