54 Aldiz ikusita, 2 gaur
Sopelako Eraztun Berdeak baditu dagoeneko identifikatuko dituen irudi korporatiboa, logotipoa, koloreak eta tipografia. Jon Ander Etxebarria Moreno izan da logotipoa eta ezaugarri identifikatzaileak zehazteko helburuarekin Eraztun Berdearen Kontseiluak abian jarri zuen lehiaketaren irabazlea.
Irabazlea martxoaren 29an burutu zen Kontseiluaren batzarrean erabaki zen Kontseilua bera osatzen duten herriko elkarte eta talde politiko guztien onespenarekin. “Pasaden urtarrilean Sopelako Eraztun Berdearen mapa aurkeztu ondoren, Eraztun Berdea identifikatuko duen logotipoaren zehazpena beste aurrerapauso bat da bere osaketa-ibilbidean eta ondorioz, pozik gaude”, adierazi dute Kontseilutik.
Gogoratu Eraztun Berdearen proiektua udalerriko interesguneak lotzea ahalbidetuko duen ingurumen proiektu bat dela, herriko ondare natural, kultural eta historikoari balioa ematea helburu duena, betiere, biodibertsitatea eta naturguneak kontserbatzearen aldeko apustua eginez.
