197 Aldiz ikusita, 1 gaur
Sopelako Udalak obrak hasi ditu Arriatera etorbidean, udalerriko saneamendu-sistema hobetzeko asmoarekin. Lan horien bitartez, sareak bereizi eta egokituko dira, funtzionamendua optimizatuz.
Obre honetan, estolderia berria jarriko dute, hondakin-urak bideratzeko bakarrik erabiliko dena. Gaur egungo sarea, berriz, euri-uren hustuketa egiteko egokituko da, Lemosas errekaraino eramateko.
Guztira, obrek, hilabeteko iraupena izatea aurreikusten dute.
