15 Aldiz ikusita, 2 gaur
Hondakinen sorrerak eta kudeaketak gizakien osasunean eta ingurumenean dituen eragin negatiboak gutxitzeko asmoz, Sopelako Udalak ordenantza berri bat aurkeztu du, konponbidea emateko eta hondakinen alorrean, etxeko zein merkataritzako, hainbat neurri ezartzeko.
Sopelako Udalak aurrekontuaren zati oso garrantzitsu bat dedikatzen du, %5,23 garbiketara, zabor bilketara eta hondakinen tratamendura. “Hala ere, lortutako garbitasun mailak guztion, herritarren eta Udalaren konpromisoa eskatzen du, “hobe da gutxiago zikintzea gehiago garbitzea baino”, dio Ignacio Moreno Hirigintza zinegotziak.
Ordenantza berri honekin, beste helburu batzuen artean, udalak hondakinen kudeaketaren arloan ekonomia zirkularraren printzipioen ezarpena sustatu nahi du, hondakinen birbalorizazioa eta zero isurketarako joera indartu, hiri hondakinen kudeaketan plangintza-jarduera txertatu nahi du. baita hondakinen sorrera gutxitzea ere, arreta berezia jarrita elikagaien hondakinei eta erabilera bakarreko plastikoei, eta hondakinak berrerabiltzeko prestaketa sustatzea, bigarren bizitza bat emateko. «Ezinbestekoa da herritarren bizikidetzarekin eta hiri eta natura ingurunearen iraunkortasunarekin guztiz bateraezinak diren jokabideak desagerraraztea», azpimarratzen du Morenok.