285 Aldiz ikusita, 2 gaur
Bidebieta kalean egiten ari diren hobekuntza lanek trafikoa berrantolatzea ekarri dute. Horren eraginez, hondakinen bilketa-zerbitzuek ibilbidea aldatu behar izan dute aldi baterako, ez baitira heltzen metroaren ondoan dauden edukiontzietara.
Sarbide-arazoen ondorioz, plastikozko ontziak biltzeaz arduratzen den Garbiker enpresak aldi baterako kendu du edukiontzi horia eremu horretatik. Erabaki horren bitartez, hondakinak edukiontzi horretan pilatzea saihestu nahi da. Hala ere, jakinarazi dute zirkulazioa normaltasunera itzultzen denean, edukiontzia lehen zegoen toki berean jarriko dutela. Bitartean, Sabino Arana kaleko edukiontziak erabili beharko dituzte auzokideek.
Aurreikuspenen arabera, lanak ekainaren amaieran edo uztailaren hasieran amaituko dira. Euri-uren eta ur beltzen saneamendu-sarea berritzen ari dira.
