52 Aldiz ikusita, 1 gaur
Sopelako Udalak, Gizarte Ekintza, Emakume eta Berdintasun Sailaren bitartez, bat egin du martxoaren 31ko trans Ikusgarritasunaren Nazioarteko Egunarekin, trans pertsonek egungo gizartean izan duten eta oraindik ere mantentzen duten borroka gogorra aintzatesteko eta balioesteko.
Egun hori ezagutarazteko, Udaleko Gizarte Ekintza, Emakume eta Berdintasun Sailak “Transexualitatea deskodetuz” proiektua aurkeztu du gaur goizean Sopelako Udaletxeko Osoko Bilkuren Aretoan. Kiko Alcazar argazkilari eta ekoizle artistikoak zuzentzen du proiektua eta Valeria Vegas LGTBIQ+ kazetari, idazle, gidoilari eta aktibista ospetsua du protagonista.
Bideo-dokumental hau Udalaren Youtubeko kanalaren eta sare sozialetan zabalduko da eta funtsezko pieza izango da datorren maiatzaren 17an, Homofobiaren, Lesbofobiaren, Bifobiaren eta Transfobiaren aurkako Munduko Egunean, egingo den kanpainan.
“Ekimen hau oso garrantzitsua da tabuak apurtzeko eta aldarrikatzeko. Gizarteak trans mugimenduarekin dituen azken kateak apurtzeko unea da, benetako berdintasunaren unea da”, aldarrikatu du Teresa Fernandezek, Gizarte Ekintza, Emakume eta Berdintasun Arloko zinegotzi sozialistak bere aurkezpenean.
TRANS IKUSPENAREN NAZIOARTEKO EGUNA
Transgenero Ikuspenaren Nazioarteko Eguna urtero ospatzen da, martxoaren 31n. Helburua da kontzientzia sortzea eta munduko herritarrak sentsibilizatzea, pertsona transgeneroekiko diskriminazioarekin amaitzeko.
“Trans pertsonen errealitateak, lege- eta gizarte-aurrerapenak gorabehera, datu multzo nagusiki negatiboa izaten jarraitzen du. Gorroto-delituak, transfobia, laneratzeko zailtasunak edo kolektiboaren osasun-beharretara iristeko arazoak areagotu egin dira”, adierazi du zinegotzi sozialistak.
Oro har, LGTBIQ kolektiboaren aurkako erasoak % 9,3 igo dira 2021etik, eta gero eta bortitzagoak dira. “Duela urte batzuetatik hona, gorroto-delituek gora egin dute etengabe, eta, tamalez, uste da erasoak askoz gehiago direla, datu ofizialek salaketa formalak baino ez baitituzte erregistratzen”, azpimarratu du Fernandezek.
Izan ere, Europar Batasuneko Oinarrizko Eskubideen Europako Agentziak argitaratutako datuen arabera, trans pertsonen % 77k diskriminazioa jasan du lanean, % 58k bullyinga eskola-garaian, kolektiboaren % 53k pobrezia jasaten du eta % 55 bere buruaz beste egiten saiatu da bizitzako uneren batean.
“Datu kezkagarri horien ondorioz, Sopelako Udalak bat egiten du trans ikusgarritasunaren nazioarteko egunarekin, kolektibo horrek gure babes osoa behar baitu. Gorroto-delituei buruz darabiltzagun datuak okertzen ari dira, eta trans taldea da gehien sufritzen duenetako bat. Horregatik, ezin gara zirkinik egin gabe geratu; Sopela herri irekia da, gorroto delituak onartzen ez dituen herria”, adierazi du Josu Landaluzek, Sopelako alkateak, Sopela “bereizkeriarik gabe, guztiontzako eta diskriminaziorik gabeko espazio anitza dela” esanez.
