10 Aldiz ikusita, 1 gaur
Maiatzaren 31n, tabakorik gabeko mundu eguna egiten da, eta, horregatik, Familia eta Komunitateko Medikuntzako Espainiako Elkarteak «kerik gabeko astea» kanpaina jarriko du abian, maiatzaren 25etik 31ra. Uribe Kostako osasun-zentroek urtero hartzen dute parte kanpaina horretan. Aurtengo kanpainaren leloa da «paseo bat hobekea edo lurruna baino », eta antolatzaileek laguntza eskatu diote adikzioen prebentziorako teknikariari, horrela zabalkunde handiagoa emango baitzaio kanpainari mankomunitateko eta udaletako sareetan.
Kanpainak badu erdigune eta oinarria, eta hori da, hain zuzen ere, lurrunketa‑joera berria; izan ere, kontsumitzaileentzat eta, batez ere, gazteentzat askoz ere erakargarriagoa da.
Nahiz eta «lurrun» hitza kaltegabekoa dirudien, zigarro elektroniko batetik ateratzen den aerosola ez da ur‑lurruna, eta kaltegarria izan daiteke. Zigarro elektronikoaren aerosolak nikotina eta bestelako substantzia mendekotasun‑sortzaileak eduki ditzake, eta horiek biriketako eta bihotzeko gaixotasunak sor ditzakete, bai eta minbizia ere.
Egia da, bai, batzuek ez dutela nikotinarik, baina jakitun izan behar dugu errituala tabakoa kontsumitzen hasteko sarbidea izan daitekeela nerabeentzat.
Azkenik, gogoratu Osakidetzako osasun‑zentroetan laguntza eman diezazuketela; bertan, hainbat tratamendu eskainiko dizute tabakoa erretzeari uzteko. Informazio zabalagoa nahi baduzu, klik egin https://www.osakidetza.euskadi.eus/zaindu-osasuna/-/tabakismoa-prebenitzea/ estekan.
Era berean, hainbat gomendio jasotzen dituen diptiko bat ere duzu eskuragarri, HEMEN klik eginez.
Bestalde, Sopelako ikastetxeetan, KERIK GABEKO GUNEA kartelak ipiniko ditugu, Eusko Jaurlaritzarenak. Gainera, ekintza horren indargarri, gutun bana bidaliko diegu gurasoei, eta, horren bidez, gonbita egingo diegu kerik gabeko giroak sortzeko, helburua baita adin txikikoen osasuna babestea.