23 Aldiz ikusita, 1 gaur
Nori zuzendua: 18 eta 29 urte bitarteko gazteei (2023ko abenduaren 31n). Erroldatuak: Sopela, Berango, Barrika, Gorliz, Leioa, Lemoiz, Plentzia eta Urduliz. Hartzaileak: Norbanakoei zein herriko elkarte edo taldeetako arduradunei zuzenduta (irakaskuntza, pedagogia, psikologia, denbora libreko monitoreak, entrenatzaileak…) ikasleak.
Ordu kopurua: 120 (Teorikoa eta praktikoa). Plaza kopurua: Gehienez 16. Tokia: Kurtzio Kultur Etxea (Mendieta 11, Sopela) Prezioa: Doan (50 €-ko fidantza ezarriko da, ikastaroa osorik amaituz gero itzuliko dena). Hizkuntza: Elebiduna.
Informazioa eta izen ematea: uztailaren 10etik 21era.
Tokia: Kurtzio Kultur Etxea (Mendieta 11) Astelehenetik ostiralera (08:00-15:00) Larunbat eta igandean (itxita)
Sarean: http://sarrerak.sopela.eus/inskripzioa
Parte-hartzaileen zerrenda izena emateko ordenaren arabera egingo da. Eskaerak plaza kopurua gainditzen badu, itxaron zerrenda sortuko da.
Fidantza ordaintzea: uztailaren 24tik 28ra (biak barne).
Kurtzio kultur etxean edo http://sarrerak.sopela.eus/inskripzioa helbidean
**OHARRA: Uztailaren 25ean Kurtzio Kultur Etxea itxita egongo da.
GARRANTZITSUA:
· Ikastaroan parte hartu ahal izateko fidantza ordaintzea derrigorrezkoa izango da. Fidantza ordaintzen ez bada, aukera bat emango zaie itxaron zerrendan dauden pertsonei.
· Ikastaroen egutegia: Irailaren 6tik urtarrilaren 31ra.
· Ikastaroa gainditzeko, ikastaroaren gutxienez %80ra joatea derrigorrezkoa izango da eta gainerako %20a ez bertaratzea justifikatu beharko da.
DESCÁRGATE MÁS INFORMACIÓN AQUÍ
