11 Aldiz ikusita, 1 gaur
Sopelako udaletxearen alboetako horma batek irudi berri bat du. Historiako emakume esanguratsu batzuen irudiak aurkezten dituen mural ikusgarri bat da. Ekimen hau Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatutako “Emakumeak” proiektuaren barruan kokatzen da, lurraldeko hainbat herritan emakumeen berdintasuna eta eskubideak aldarrikatzeko. Hain zuzen ere, beste 11 udalerrirekin batera aukeratu zuten Sopela, artista bizkaitarrek sortutako mural bat izan zezan. Sopelaren kasuan, lanaren egilea Aitziber Ibarguen izan da.