34 Aldiz ikusita, 2 gaur
2023ko maiatzaren 28an udal hauteskundeak egingo dira. 18 urte baino gehiago badituzu, zure botoa ezinbestekoa da hauteskunde hauetan erabakitzen baita nor izango den Udaletxeetan datozen lau urteetan. Aukeratutako pertsonek gure ongizaterako eta bizi-kalitaterako garrantzitsuak diren zerbitzuak eta politika publikoak eskaintzeko erabakiak hartuko dituzte; hala nola, gizarte zerbitzuak, enplegua, berdintasuna, immigrazioari dagokionez integrazioa, garapenerako lankidetza edo gazteria.
EUROPAR BATASUNEKO HERRIALDEetako herritarrak (Suitza eta Liechtenstein barne)
Boto-eskubidea aurretik erabili baduzu, ez duzu ezer egin beharrik hauteskunde-erroldan zaudelako. INOIZ BOZKETA EMAN EZ BADUZU eta hala egin nahi baduzu, ezinbestekoa da hauteskunde-erroldan izena ematea 2023ko urtarrilaren 30a baino lehen , eta horretarako:
⎯ Ohiko bizilekuko udalerrian erroldatuta egotea.
⎯ Udal hauteskundeetan botoa emateko borondatea adierazi dezakezu sarean https://sede.ine.gob.es helbidean, zure egoitzan, webgunean eskuragarri dagoen aitorpen formala betez, edo posta bidez. OCEk (Hauteskunde Errolda Bulegoa) jasotako gutunari erantzuna
HITZARMEN DUTEN EB-EZ EZKO HERRIALDEKO (Bolivia, Cabo Verde, Txile, Kolonbia, Korea, Ekuador, Islandia, Norvegia, Zelanda Berria, Paraguai, Peru, Erresuma Batua edo Trinidad eta Tobago) herritarrak.
Herrialde horietako herritarra bazara, boto eskubidea gauzatzeko, hauteskunde prozesu bakoitzean botoa emateko asmoa adierazi behar duzu, hau da, aurreko prozesuen errolda ez da mantentzen. Horregatik, ezinbestekoa da hauteskunde-erroldan izena ematea
2023ko abenduaren 1etik urtarrilaren 15era, eta horretarako:
⎯ Ohiko bizilekuko udalerrian erroldatuta egotea.
⎯ Espainian bizitzeko baimena izatea.
⎯ Espainian 5 urte legez bizi izana (3 urte
Norvegia eta Erresuma Batuaren kasua).
OCEk (Hauteskunde Errolda Bulegoak), baldintza horiek betetzen badituzu, komunikazio bat bidaliko dizu botoa emateko asmoa agertzeko prozesuaren berri emateko eta eskaera orria. Bertan azalduko du nola aurkeztu (postaz edo elektronikoki).
OCEren gutuna jaso ez baduzu, izena eman dezakezu:
⎯ Telematikoki, https://sede.ine.gob.es sartuz (ziurtagiri digitala beharko duzu).
⎯ Zure bizilekuko udaletxean.