170 Aldiz ikusita, 2 gaur
Gaur, otsailak 3, datorren ikasturterako matrikulazio kanpaina hasiko da. Beste urte batez, hurrengo kurtsoan ikasleak zein hizkuntza eredutan matrikulatuko diren erabakitzeko garaia da. Sopelako Udalarentzat momentu erabakigarria da hau, eskola-matrikulazioa euskararen etorkizunerako urrats garrantzitsua bilaka baitaiteke.
A, G, TIL eta PAI ereduek ez dakite euskaraz. B ereduan, ikasleen bi herenek ez dakite euskaraz, eta D ereduan, ikasleen herenak ez dakite euskaraz.
Datu kezkagarri hauek esku artean, bide luzea dugu oraindik euskaldunizazioa bermatuko duen eredu bakarrerantz.
Bide beretik, D ereduko irakasleen eta hezkuntza eredu propioaren aurka ematen ari diren azken urratsak ere kezkatzen gaitu. Nafarroako hezkuntza komunitateak eta sektore politiko zabal batek egindako salaketarekin bat egiten dugu.
Horregatik guztiagatik, eta ikasle eleaniztunak sortzea bermatuko duen eredu bakarra lortzeko bidean, auzokideei dei egiten diegu D ereduan matrikulatzeko, honako hau aldarrikatuz:
- Egungo A, B, G, TILL eta PAI ereduek ez dute euskara guztiz erabiltzen.
- Ikasle eleaniztunak bermatzen dituen eredua aldarrikatzen dugu.
- Euskaraz izena emateko deia egiten dugu.