4 Aldiz ikusita, 1 gaur
Kanpainan parte hartu nahi Sopelako hiriko merkataritzajarduerarekin lotutako merkataritza- eta zerbitzu- establezimenduek MARTXOAREN 16etik 29ra bitarteko atxikimendua eskatu ahal izango duzue udalaren webgunean aurkituko duzuen plataforma elektronikoaren bidez. Plataforma hori HEMEN aurkituko duzue.
Sopelako merkataritza- eta ekonomia-jarduera berreskuratzen laguntzeko, Udalak 3.000 bonu jarriko ditu zirkulazioan 2023ko APIRILAREN 11tik MAIATZAREN 31ra, edo agortu arte.
“Sopela 2023 Gastro-bonuak” deskontu-bonuak izango dira, kanpainari atxikitako establezimenduetan erabiltzeko. Bonuaren bidez, 5 euroko deskontua lortuko da 10 euroko erosketa bakoitzeko Hiriko merkataritza-jarduerari lotutako ostatuek eurek trukatuko dituzte bonuak, eta, horrela, deskontua lortuko da Establezimenduek eurek aplikatuko dituzte deskontu-bonuak, eta, horretarako, onuradunek, aurretik, NAN edo AIZ erakutsi beharko dute ondasunak erosi edo zerbitzuak eskuratzen dituztene
Pertsona bakoitzak, gehienez, hogeita hamar euroko deskontua izango du. Onuradun bakoitzak hainbat ostatutan edo bakarrean erabili ahalko ditu deskontu-bonuak. Era berean, onuradunak erosketa bakarrean ala hainbatetan erabili ahal izango ditu deskontu-bonuak. Sopelako Udalak 15.000
euro bideratuko ditu guztira, kontsumitzaileek jasoko dituzten deskontuak ordaintzeko.