2 Aldiz ikusita, 1 gaur
Kanpainan parte hartu nahi Sopelako hiriko merkataritza jarduerarekin lotutako merkataritza- eta zerbitzu- establezimenduek
MARTXOAREN 16etik 29ra bitarteko atxikimendua eskatu ahal izango duzue udalaren webgunean aurkituko duzuen plataforma elektronikoaren bidez. Plataforma hori HEMEN aurlituko duzue.
Udalak 8.000 bonu jarriko ditu zirkulazioan 2023ko APIRILAREN 11tik MAIATZAREN 31ra, edo agortu arte.
Bono Denda Sopela 2023” deskontu-bonua izango da, kanpainari atxikitako establezimenduetan erabiltzeko. Bonuaren bidez, 5 euroko deskontua lortuko da 10 euroko erosketa bakoitzeko.
iriko merkataritza- jarduerari lotutako establezimendu atxikiek eurek trukatuko dituzte bonuak, eta, horrela, deskontua lortuko da.
Establezimenduek eurek aplikatuko dituzte deskontu-bonuak, eta, horretarako, onuradunek, aurretik, NAN edo AIZ erakutsi beharko dute ondasunak
erosi edo zerbitzuak eskuratzen dituztenean.
Pertsona bakoitzak, gehienez, sei deskontu- bonu erabili ahal izango ditu; hau da, guztira, hogeita hamar euroko deskontua Onuradun bakoitzak hainbat establezimendutan
edo bakarrean erabili ahalko ditu deskontu- bonuak. Era berean, onuradunak erosketa bakarrean ala hainbatetan erabili ahal izango ditu deskontu- bonuak.
Sopelako Udalak 40.000 euro bideratuko ditu guztira, kontsumitzaileek jasoko dituzten deskontuak ordaintzeko.