293 Aldiz ikusita, 1 gaur
- Herritarrek urriaren 16tik azaroaren 30era arte edo agortu arte trukatu ahal izango dituzte bonu horiek.
- Aurrekoetan bezala, pertsona bakoitzak 5 euroko 6 bonu jasotzeko eskubidea du (30 euro gehienez) establezimendu eta erosketa berean edo desberdinetan gastatzeko.
- Erositako 10 euro bakoitzeko, 5 euroko deskontua aplikatuko zaio.
- Gogoan izan pertsona bakoitzak bere NANarekin edo AIZarekin bakarrik trukatu ahal izango dituela bonuak.
- Sopelako Udalak tokiko merkataritzari eta ostalaritzari laguntzen jarraitu nahi du, sopeloztarrek zein bisitariek herriko kontsumoaren aldeko apustua egin dezaten, etekin ekonomiko onuragarria lortuz.
- Oraingo honetan, Toki Garapeneko Saliak Bonu Denda eta Gastro Bono kanpaina bateratua jarriko du abian, bi ekimen horiek kontzeptu bakar batean bateratzeko: Sopela Bonua.
Esteka honetan kontsulta dezakezu atxikitako negozioen zerrenda:
- Bono Denda: https://sopelabonoak.eus/
- Gastro bonos: https://sopelabonoak.eus/gastrobonos