291 Aldiz ikusita, 2 gaur
Aurten, Bizkaiko Ondarearen Europako Jardunaldien 25. edizioan, arkitektura ezagutzera gonbidatzen gaituzte, bertako eraikin eta eraikuntzen bitartez, gure historiaren eta bizimoduaren isla eta eragileak baitira.
Larunbatean, urriaren 4an, Sopelako San Pedro elizaren txanda izango da. Juan Manuel González Cembellínen eskutik, tenpluaren eta bertako altzarien bilakaera ezagutuko dugu, eta herriak izan dituen zenbait egoerarekin lotuko dugu. Herritarren eta tenpluaren arteko harremanak ekarriko ditugu gogora nekropolia ezagututa, bandokideen leinuek euren patronatua gezurrezko kondaira genealogikoen bidez justifikatzeko egin zituzten saiakerak, eraikinaren berrikuntza eta elizatearen antolaketa XVI. mendearen hasiera gorakorrean, XVIII. mendearen handitzea eliztarrei leku gehiago emateko, bai eta eremu publiko hobea sortzeko ere, auzotarren mesedetan.
Gaztelaniaz eskainiko dute bisita gidatua, 11:00etatik 12:15etara. Izena emateko, deitu 944065519 telefono-zenbakira edo idatzi turismo@sopela.eus helbidera.

