142 Aldiz ikusita, 1 gaur
Olentzero eta Mari Domingiren etorrera da gure herriko haurrek gehien irrikatzen duten uneetariko bat. Biek Sopelako kaleak zeharkatuko dituzte, Urgitxietako zelaigunetik abiatuta Udaletxera iritsi arte, abenduaren 24ko arratsaldean.
Udaletxean, Olentzerori eta Mari Domingiri ongietorria egingo diegu, umeei haiekin une berezi bat partekatzeko aukera eskainiz.
Baserritarrez janzteko ohitura errotuarekin jarraitzen dugu, eta Gabonetako saski baten errifan parte hartzeko aukera izango duzu. Ez galdu!