307 Aldiz ikusita, 1 gaur
Zipiriñeko Eskolako iturriaren kokapenari buruzko zalantzen ondoren, otsailaren 19an, asteazkenarekin, Eskola Kontseiluak erabaki du patio publikoaren kanpoaldean jartzea. Horrela bozkatu zen, gehiengoz, Sopelako Udalak bultzatutako 2024-2025 partaidetza-aurrekontuen prozesuaren baitan.
Iturriaren kokapenaren prozesua dela eta, Gobernu-taldeak argitu nahi du iturria Zipiriñeko hesiaren kanpoaldean kokatzeko kostuaren zenbatekoa okerra zela lanen balorazio zuzena egin ahal izateko, eta horrez gain, iturria eskola patioan jarri zela beharrezkoa zen aurretiazko komunikaziorik egin gabe. Eskola Kontseiluak iturria eskolan bertan jartzearen egokitasunari buruz zalantzak zituela jakitun eta prozesuan izandako gorabeherak aitortuta, Gobernu-taldeak egoera bideratu du ahalik eta akordio onuragarriarena lortzeko sopelaztar guztiontzat.
Guruzne Carrasson alkatearen arabera, “garbi genuen iturriaren azken kokapena Zipiriñeko hezkuntza-komunitateak erabaki behar zuela. Zalantza guztiak argituta eta arazoak gaindituta uste dugu emaitza oso positiboa izango dela Sopelarentzat: iturri bat izango dugu hezkuntza-komunitateak adostutako lekuan, patioaren kanpoaldean, prozesu partehartzailean gehien bozkatutako beste proiektu baten aurrean, Zipiriñeko eskolarainoko bidegorri tarte berria”.
