77 Aldiz ikusita, 2 gaur
Sektore publikoko udal langileen lan-baldintzak hobetzea eskatzeko greba deialdia egin da, apirilaren 23an, osteguna, 11:00etatik 13:00etara, ELA eta LAB sindikatuek deituta.
Herritarrei jakinarazten zaie egun horretan udal-zerbitzuek gorabeherak izan ditzaketela. Besteak beste, Herritarren Arreta Zerbitzuan (HAZ), Kurtzio Kultur Etxean, kiroldegian edo udal bulegoetan aldaketak edo etenak egon daitezke.
Gutxieneko zerbitzuak honako hauek izango dira:
- Erregistroan pertsona bakarra egongo da.
- Zipiriñeko eskolan, ikastetxera sartzeko kontrola bermatzeko behar adina atezain.
- Obretako brigadan, guardiako bi pertsona, premiaren bat izanez gero.
