345 Aldiz ikusita, 1 gaur
25-29 urteko (biak barne) gazteen emantzipaziorako laguntza zuzena da. Hilean 300 euro ordaintzen dira, gehienez 24 hilabetez.
Zein da jaso beharreko zenbatekoa?
300 euro onuradun bakoitzeko.
Zenbat denboraz jaso dezaket laguntza?
Gehienez ere 24 hilabete.
Onuradunek bete beharreko eskakizunak. Laguntzak eskuratu ahal izateko, eskakizun hauek bete behar ditu eskatzaileak:
- Laguntza eskatzeko unean 25 eta 29 urte bitartean izatea, 25 eta 29 urte dutenak barne.
- Euskal Autonomia Erkidegoko udalerri batean erroldatuta egotea eskaera egin baino urtebete lehenagotik gutxienez.
- Era berean, dirulaguntza hauek eskatu eta jaso ahal izango ditu eskaera aurkeztu duen egunean Euskal Autonomia Erkidegoko udalerri batean bizi eta erroldatuta dagoen orok, nahiz eta aurreko hamabi hilabeteetan bertan etengabe bizi ez izan eta bertan erroldatuta ez egon, baldin eta egiaztatzen badu azken hamar urteetan hiru urte segidan igaro dituela Euskal Autonomia Erkidegoan bizitzen eta erroldatuta.
- Urtean 3.000 eurotik gorako eta 28.000 eurotik beherako diru-sarrerak izatea.
Astearte honetan, urtarrilaren 30ean, programari buruzko hitzaldi informatibo bat egingo da. Bertan, besteak beste, dirulaguntza nola prestatu azalduko da eta sor daitezkeen zalantzak argituko dira. BerangoGazteLab-en (Sasiarte kalea 4, Berango) izango da 18:00-20:00etan (Izena eman).