139 Aldiz ikusita, 3 gaur
Zapatu honetan, ekainak 6, Bizikleta Egunaren beste edizio bat hartuko du Sopelak. Jarduera horren harira, udalerriko hainbat puntutan trafiko afekzio puntualak egingo dira, 10:00etatik 13:00 arte.
Ibilbidea honako kale hauetatik igaroko da: Akilino Arriola, Martxoak 8, Arriatera Etorbidea, Arriatera kalea, Atxabiribil ibilbidea, Loroño kalea, Zabalbide kalea, Sabino Arana, Sertutxa kalea eta Zaldukanpo kalea.
Ez dago aurreikusita trafiko mozketarik egitea, baina gidariei kontu handiz ibiltzeko eta antolatzaileen oharrak errespetatzeko eskatzen die Sopelako Udalak.
Barkatu eragozpenak.
