51 Aldiz ikusita, 4 gaur
Dagoeneko, zabalik dago udal euskaltegian izena emateko epea. Irailaren 30era arte eman daiteke izena, A1 mailatik C2 mailara arte.
Aurten, A1 eta A2 mailako ikasleek “Euskara Bonua” delakoaz baliatuta, 120 euroren truke, 2029-30 ikasturtera arte ikasi ahal izango dute euskara, norberaren hasiera mailaren arabera, Bestalde, aurreko ikasturtean bezala, 16-18 urtekoek C1 prestatzeko dirulaguntza berezia izango dute.
Horrez gain, ohiko ikastaroetatik kanpo, bestelako taldeak ere eskainiko dira, herriko ostalari zein dendarientzat, hasiberrientzat eta gurasoentzat; baita mintzapraktika ikastaroa ere.
Aurten, lehenengo aldiz, beti ere Sopelan euskeraren ezagutza eta bereziki erabilera bultzatzeko asmoz, %25eko murrizketa izango dute hurrengo ikastaroek: guraso eta hasiberriek 75 euroren truke egin ahal izango dute ikastaroa, eta ostalari eta dendariek, berriz, 50 euroren truke.
Informazio gehiago nahi izanez gero, hurbildu euskaltegira, idatzi euskaltegia@sopela.eus epostara edo deitu 944 065 514 telefono-zenbakira.
