249 Aldiz ikusita, 2 gaur
Aurten, lehendabiziko aldiz, Euskarazko Literatura Lehiaketa antolatuko du Sopelako Udalak. Sopelako biztanleen artean euskarazko literatura sorkuntza sustatzea eta saritzea izango da lehiaketaren helburua, eta, horrekin batera, saritutako lanak ezagutaraztea.
16 urtetik gorako edonork parte hartu ahal izango du, baina, baldintza bezala, udalerrian egon beharko da erroldatuta eta deialdiko baldintzak bete beharko dira. Hona hemen deialdia eta bete beharreko eranskinak:
Lanak urriaren 31ra arte aurkeztu ahal izango dira presentzialki —Sopelako Udaleko Erregistro Orokorrean edo Larrabasterrako Loiola Ander Deuna kaleko 28. zenbakian dagoen Herritarrentzako Arreta Bulegoan— edota telematikoki —Udalaren egoitza elektronikoaren bidez—.
Sariei dagokienez, 2.000 euroko saria banatuko da komiki modalitatean, eta 1.000 euroko hiru sari narratiba, poesia eta antzerkirako.
