82 Aldiz ikusita, 1 gaur
Interesdunek hamabost egun balioduneko epea dute, azaroaren 11ra arte, eskabideak aurkezteko
Gaur zabaldu da gizarte-egoera ahulean dauden pertsona eta familientzako udal diru-laguntzen deialdiaren epea. Helburua da laguntza-lerro desberdinak ezartzea, zailtasunak arintzeko eta gehien behar dutenen bizi-kalitatea hobetzeko. Interesa dutenek azaroaren 11ra arte eskatu ahal izango dute, 15 egun baliodun igaro ondoren. Guztira bost lerro ditu dirulaguntza honek:
- Gazteei etxebizitzak alokatzeko dirulaguntzak emateko deialdi berezia
- Etxebizitzak alokatzeko dirulaguntzak emateko deialdi berezia
- Sopelan pobrezia energetikoan bizi diren bizikidetza-unitateei laguntzak emateko deialdi espezifikoa
- Sopelan eten digitala murrizteko laguntzak emateko deialdi espezifikoa
- Sopelan ikasliburuak eta ikasmateriala erosteko dirulaguntzak emateko deialdi berezia
Guztira, 109.752,92 euro bideratuko ditu Sopelako Udalak laguntza horietara. Udalaren egoitza elektronikoan sartuta eska dezakete dirulaguntza interesdunek: https://sopela.egoitzaelektronikoa.eus.
- Gizarte egoera ahulean dauden pertsona eta familientzako udal Dirulaguntzen deialdia aldia 2024. HEMEN