264 Aldiz ikusita, 3 gaur
Irail osoan, 2025-2026 ikasturteko matrikula egiteko epea zabalik egongo da Sopelako euskaltegian. Irailaren 15era arte goizez bakarrik egongo da irekita (9:00etatik 14:00etara), eta, irailaren 30era arte, goizez (9:00etatik 13:00era) eta arratsaldez (16:00etatik 19:30era).
Bestalde, irailaren 7ra arte, zabalik dago HABEren bigarren deialdiko B1, B2, C1 eta C2 mailako azterketak prestatzeko iraileko ikastaro trinkoan izena emateko epea. Astelehenetik ostiralera, hiru orduko saioak emango dituzte egunean.
