528 Aldiz ikusita, 1 gaur
Urriaren 31n Sopelako Udalaren urriko Osoko Bilkura egingo da, arratsaldeko 18:30ean, udaletxeko areto nagusian. Osoko Bilkurak publikoak dira eta herritar guztiek aukera dute, beti bezala, ikusle gisa parte hartzeko eta bilkura bukatzean, herritarrei eskainitako galdera-eskaera tartean hitza hartzeko.
Osoko Bilkuraren gai ordenean hitza hartzeko aukera
Orain arte, herritarrek bakarrik parte hartu ahal zuten osoko bilkura osteko galdera-eskaera tartean. Irailetik aurrera, herritarrek eta herriko eragileek aukera berri bat dute osoko bilkuretan parte hartzeko: herritarrek eta gizarte-eragileek osoko bilkuraren gai-zerrendako puntuetan hitza hartzeko aukera izango dute. Horretarako, puntu horietan interes nabarmena izan beharko dute, behar bezala arrazoituta.
Eskaera Osoko Bilkuraren aurretik egin beharko da, udal erregistroaren bidez, aurreko egun balioduneko 13:00ak baino lehen, hau da, urriaren 30a, asteazkena. Udaleko idazkaritzaren aholkularitzapean, azken erabakia alkateari dagokio.
Hemen duzue urriko osoko bilkuraren gai ordena. Animatu eta parte hartu!