147 Aldiz ikusita, 2 gaur
1990eko maiatzaren 17an, Osasunaren Mundu Erakundeak (OMS) homosexualitatea gaixotasun mentalen zerrendatik ezabatu zuen. Gertakari historikoa izan zen, eta aurrerapauso itzela sexu orientazio eta nortasun jakin batzuk gizartearen berezko aniztasunaren bereizgarri gisa aitor zitzan gizarteak berak. Azken hamarkadan, maiatzaren 17a LGTBIQ+ pertsonen (lesbiana, gay, bisexual, transexual eta intersexualen) aurkako gorroto eta indarkeria mota ororen aurkako eguna bihurtu da.
Hori dela-eta, maiatzaren 17aren harira, Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitateak Mocchi uruguaitar kantautorea gonbidatu du, bere obran LGTBIQ+ eskubideen aldeko mezu politiko garrantzitsua jorratzeagatik.
Maiatzaren 8an izango da, 18:00etan, Berangoko F. Ansoleaga Antzokian. Haurtzaindegi zerbitzua eskainiko da.
Eman izena berdintasuna@uribekosta.eus epostara mezu bat bidalita.

