271 Aldiz ikusita, 1 gaur
Eskualdean erabilitako pilen kudeaketa optimizatzeko neurri berriak hartuko dira.
Uribe Kostako Mankomunitateak herritarrei eta saltokiei jakinarazi die pilak biltzeko edukiontzien kudeaketan aldaketak datozela. Egokitzapen hauek Ecopilas Fundazioarekin sinatutako hitzarmen berriari erantzuten diete, 2025eko urtarriletik aurrera indarrean sartuko dena.
Urtarrilerako programatutako azken pila-bilketarekin, merkataritza-establezimenduetan dauden edukiontziak behin betiko kenduko dira. Mankomunitateak eskerrak eman nahi dizkie ekimen honetan parte hartu duten saltoki guztiei, modu aktiboan lagundu dutelako hondakinak behar bezala kudeatzen eta ingurumena zaintzen.
Indarrean dagoen araudiaren arabera, pilak saltzen dituzten establezimenduek pilak doan biltzeko zerbitzua eskaini behar dute. Lan hori errazteko, eta zerbitzua indartu nahi duten saltokiak zuzenean jar daitezke harremanetan Ecopilas Fundazioarekin, laguntza jasotzeko, info@ecopilas.es helbide elektronikoaren bidez edo 914 170 890 telefonora deituta.
Herritarrek herrian jarritako bilketa guneetan utzi ahal izango dituzte pilak:
- Sopela: Udaletxea, Kiroldegia (igerilekuak) eta Mankomunitatea
Puntu horiek erabilitako pilen kudeaketa egokia eta iraunkorra bermatuko dute.

