89 Aldiz ikusita, 2 gaur
Hainbat zonalde ur hornidurarik gabe daudela jakinda, Udala goizean goizetik jarri da harremanetan Ur Partzuergoarekin, konponketaren aurreikuspena ezagutzeko.
Gorabehera Ur Partzuergoaren eskumena da, eta harekin harreman zuzena izan du Udalak. Jasotako informazioaren arabera, teknikariak dagoeneko konponketa-lanetan ari dira.
Aurreikuspenen arabera, zerbitzua epe laburrean berrezarri ahal izango da, eta, jasotako informazioaren arabera, kale batzuk zerbitzua berreskuratzen ari dira dagoeneko.
Barkamena eskatzen dugu sortutako eragozpenengatik, eta herritarren ulermena eskertzen dugu.
Nobedaderik izanez gero, ohiko bideen bidez jakinaraziko da.
