437 Aldiz ikusita, 1 gaur
2024ko Udalekuak hemen dira jada, gustu guztietarako jarduera dibertigarriekin.
UDALEKU IREKIAK
Zertan datza: jolasak, tailerrak, aisialdiko jarduerak.
Nori zuzendua: Sopelan erroldaturik dauden (gutxienez 6 hilabeteko antzinatasunarekin) 4 eta 12 urte bitarteko umeak (2024ko abenduaren 31an beteak izan beharko dituzte).
Datak:
- 1.txanda: uztailaren 1etik 15era
- 2.txanda: uztailaren 16tik 30era
- 3.txanda: abuztuaren 1etik 15era
- 4.txanda: abuztuaren 16tik 30era
Ordutegia: astelehenetik ostiralera 9:00etatik 14:00etara (jaiegunak barne). Zaintza zerbitzua 8:00etatik 9:00etara eta 14:00etatik 15:00etara (jaiegunak barne).
Plaza kopurua: 250
Tokia: Kurtzio Kultur Etxea
Prezioa (ume eta txandako): matrikula arrunta 85 €, bigarren neba-arreba 65 €, hirugarren neba-arreba 55 €, oinarrizko errenta jasotzen dutenek 50 €. Neba-arreben deskontu hauek udaleku mota eta txanda berdinean parte hartzen dutenean soilik aplikatuko dira.
MUSIKAZ BLAI
Zertan datza: kantua, mimika musikala, dantza eta antzerki jarduerak.
Nori zuzendua: Sopelan erroldaturik dauden (gutxienez 6 hilabeteko antzinatasunarekin) 5 eta 12 urte bitarteko umeak (2024ko abenduaren 31an beteak izan beharko dituzte).
Datak:
- Txanda bakarra: uztailaren 3tik 14ra
Ordutegia: astelehenetik ostiralera 9:30etatik 13:30etara.
Plaza kopurua: 60
Lekua: Musika eskola
Prezioa (ume eta txandako): matrikula arrunta 85 €, bigarren neba-arreba 65 €, hirugarren neba-arreba 55 €, oinarrizko errenta jasotzen dutenek 50 €. Neba-arreben deskontu hauek udaleku mota eta txanda berdinean parte hartzen dutenean soilik aplikatuko dira.
SURF UDALEKUAK
Zertan datza: surfa ardatz duen udalekua, gazteen artean euskararen erabilera sustatzeko helburua duena. Bestelako kirol, jolas eta surfaren inguruko jarduerak eskainiko dira.
Nori zuzendua: 12 eta 17 urte bitarteko gazteak (2024ko abenduaren 31an beteak izan beharko dituzte). Sopelan erroldatuta daudenek izango dute lehentasuna.
Datak:
- 1.txanda: uztailaren 1etik 12ra
- 2.txanda: uztailaren 15etik 26ra
Ordutegia: astelehenetik ostiralera 10:00etatik 14:00etara (jaiegunak barne).
Plaza kopurua: 30 txanda bakoitzean
Tokia: Arriatera eta Barinatxe hondartzetan, surf eskolen egoitzetan
Prezioa (ume eta txandako): matrikula arrunta 85 €, bigarren neba-arreba 65 €, hirugarren neba-arreba 55 €, oinarrizko errenta jasotzen dutenek 50 €. Neba-arreben deskontu hauek udaleku mota eta txanda berdinean parte hartzen dutenean soilik aplikatuko dira. Erroldatu gabeak 150 €.
SUMMER CAMP
Zertan datza: ingelesean erabat murgiltzeko kanpamentua da, eskola zein aisialdiko ekintzen bidez.
Nori zuzendua: 13 eta 15 urte bitarteko gazteak (2024ko abenduaren 31an beteak izan beharko dituzte). Sopelan erroldatuta daudenek izango dute lehentasuna.
Datak: ekainaren 30etik uztailaren 13ra
Tokia: Belorado (Burgos)
Plaza kopurua: 18
Prezioa: matrikula arrunta 450 €, bigarren neba-arreba 335 €, hirugarren neba-arreba 280 €, oinarrizko errenta jasotzen dutenek 150 €. Neba-arreben deskontu hauek udaleku mota eta txanda berdinean parte hartzen dutenean soilik aplikatuko dira.
INFORMAZIO OROKORRA
IZEN-EMATEAK
Datak: apirilaren 8tik maiatzaren 12ra
Tokia: Kurtzio Kultur Etxea eta sarrerak.sopela.eus
Kurtzio Kultur Etxeko ordutegia: astelehenetik ostiralera 9:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara eta larunbata eta igandetan 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.
PLAZEN ESLEIPENA:
Izen-emate kopurua plaza kopurua baino handiagoa bada zozketa bidez esleituko dira plazak. Beharrezkoa izanez gero, zozketa maiatzaren 20an egingo da 12:00etan Kurtzio Kultur Etxean.
Txanda eta udaleku mota berean izena eman duten neba-arrebak batera sartuko dira zozketan.
Plazak zozkatu behar izatekotan, eskatzaile bakoitzari gehienez txanda bat egokituko zaio udaleku mota berean.
ZERRENDAK ARGITARATZEA:
Onartutako partaideen zerrendak maiatzaren 27an argitaratuko dira www.sopela.eus webgunean.
PLAZEN KONFIRMAZIOA:
Udalekuetan parte hartzen dutenek kreditu txartelarekin ordainduko dituzte plazak. Ordaintzeko epea maiatzaren 31tik ekainaren 4ra izango da.
Esleitutako plaza bati uko egin nahi izanez gero, info@sopela.eus helbidera e-mail bat bidali beharko da ekainaren 4a baino lehen.
Ordaintzeko eta uko egiteko epea amaitu ondoren, ordaindu edo uko egin gabeko plazak baja automatikoak izango dira.
INFORMAZIO BATZARRAK:
- Summer camp: ekainaren 4an 19:00etan
- Musikaz Blai: ekainaren 5ean 19:00etan
- Surf udalekuak: ekainaren 6an 19:00etan
- Udaleku irekita: ekainaren 7an
- 1. eta 2. txandak: 19:00etan
- 3. eta 4. txandak: 20:00etan
Tokia: Kurtzio Kultur Etxea.