63 Aldiz ikusita, 1 gaur
- Udalak neurri zehatzak exijitu dizkio lorezaintza enpresa esleipendunari, bere zerbitzua hobetzeko.
Sopelako lorategien egoera orokorrari buruz herritarrek behin eta berriz egiten dituzten kexak direla eta, Gobernu Taldea eta Udaleko Zerbitzu Teknikoa SAMYL SL enpresa esleipendunarekin bildu ziren abuztuaren 21ean, lorezaintzako eta lorategi-eremuen kontserbazioko zerbitzuaren kontratua zorrotz bete dadila eskatzeko.
Bilera horretan, Gobernu Taldeak berriro adierazi zuen kontratan hitzartutako baldintza guztiak zehatz-mehatz bete behar zirela, udal-zerbitzua ahalik eta gehien optimizatzeko. Besteak beste, honako puntu hauek zorroztasunez betetzea eskatu zen:
- Beti aldi berean 9 pertsona lanean egotea, kontratuan adierazten den bezala.
- Oporrak aldi baterako langileek beteko dituzte automatikoki.
- Bajak betetzeko gehienezko epea astebetekoa izango da.
- Bulego teknikoak sarbide zuzena izango du enpresaren langileak fitxatzeko sistemaren plataformara, une oro lorezaintza-lanetan 9 pertsona daudela kontrolatu ahal izateko.
- Enpresak lan-planak egingo ditu urtea amaitu arte (bata irailaren amaierara arte eta bestea urteko azken hiruhilekorako).
- Enpresak hilero bilera bat egingo du Udaleko arduradunekin, kontratua behar bezala gauzatzen dela egiaztatzeko.
- Enpresak prestakuntza osagarriko saio bat egin beharko du aurten, gutxienez 8 ordukoa. Prestakuntzaren gaia enpresak eta langileek adostuko dute.
- Zerbitzua modu kuantitatiboan zein kualitatiboan behar bezala emateko beharrezkoak diren makineria eta bitarteko lagungarriak izango dira.
- Hitzarmen kolektiboaren negoziazioari dagokionez, bi alderdiek (enpresak eta sindikatuak) bilera bat egingo dute, hitzarmen horren baldintzak berrikusteko.
Puntu horiek guztiak abuztuaren 21eko bileraren aktan daude jasota, eta Udalaren web-orriko Gardentasun atarian kontsulta daiteke. Nabarmendu, aipatutako puntu horien gaineko kontrol zorrotza egingo da.