112 Aldiz ikusita, 1 gaur
Sopelako Udalak Bultzibideko pasabide berria eraikitzeko urratsak egiten jarraitzen du, joan den abenduan eraitsi ondoren.
2025eko urrian eta azaroan, egurrezko pasabidetik igarotzen zen linea elektrikoa desbideratu zen, eta erdi-tentsioko konexio elektrikoak eta zuntzaren konexioa exekutatu ziren. Haren ondotik, abenduaren 9an eta 10ean, pasabidea eraitsi zen.
Aldi berean, pasabide berria eraikitzeko urrats zehatzak eman ziren. Azaroaren 7an, Gobernu Batzordean onartu zen pasabide berriaren proiektua, eta, Alkatetzaren dekretu bidez, obra kontratatzeko espedientea eta pleguak onartu ziren.
Lizitazioaren iragarkia azaroaren 18an argitaratu zen kontratatzailearen profilean 498.061,39 euroko aurrekontuarekin. Abenduaren 15a izan zen eskaintzak aurkezteko azken eguna, baina ez zen proposamenik erregistratu eta esleipena hutsik geratu zen.
Ordutik, udal zerbitzu teknikoak aldizkako harremanak izan ditu proiektua egin duen ingeniaritzarekin, eskaintzarik ez aurkeztearen arrazoiak aztertzeko.
Alternatiba gisa, hiru kontzeptu nagusiren prezioa berrikustea planteatu da —altzairua, prelauzak eta alboko itxiturak—, eskaintza eguneratzeko eta pasabidearen exekuzioa berriro lizitatzeko. Horren ondorioz, pleguak berriro ere idatzi behar dira, eta aurrekontua aldatu behar da, kostuen igoerari aurre egiteko.
Udala administrazio-prozesu horretan ari da lanean une honetan, pasabide berriaren obra ahalik eta lasterren lizitatu eta esleitu ahal izateko. Pausoak eman ahala, Udalak bere kanal ofizialen bitartez jakinaraziko du.
