300 Aldiz ikusita, 1 gaur
Larrabasterrako Urgitxieta Plaza eraberritzeko prozesu partehartzailearen baitan, azaroaren 14tik abenduaren 15ra e-postaz jasotako ekarpenekin eta azaroaren 27an auzokideekin egindako eztabaida-saioan jasotako ideiekin, ebaluazio txosten bat burutu da.
Ebaluazio txosten hau, arkitekto bulegoari bidaliko zaio aurreproiektua egokitu dezaten. Behin aurreproiektua egokituta dagoenean (ekarpenak aintzat izanik) publiko egingo dira Udalaren webgune eta sare sozialen bidez, alde batetik, ebaluazio txostena eta bestetik, aurreproiektua dagozkion egokitzapenekin, denon eskura egon daitezen.
Ondoren, auzokide eta herritarrekin beste bilera bat egingo da, behin betiko aurre-poriektuaren berri emateko.
