176 Aldiz ikusita, 1 gaur
- Metroaren irteerako eremuko saneamendu sarea berritzeko eta berrurbanizazio obra egiteko beharrezkoa da lehendik zeuden zuhaitzak kentzea
- Kendutako zuhaitzen ordez, inguru horretarako egokiagoa den zuhaizti berria jarriko da, oinezkoaren irisgarritasuna hobetzeko eta espaloiak eta zuhaitz berriak hobeto mantentzeko
Sertutxa eta Zubigane kaleetako saneamendu sarea berritzeko lanak aurrera doaz, eta, horren eraginez, gaur goizean, Sopelako metroaren irteeran dauden zuhaitzak kentzen hasi dira.
Zuhaitz horien ordez, ingurunearekin bat datorren zuhaizti berria jarriko da, oinezkoen irisgarritasuna hobetzeko eta espaloiak eta zuhaitz berriak hobeto mantentzeko. Pyrus calleryana chanticleer espeziearen 15 ale birlandatzea aurreikusten da, Callery udareondoa edo lore-udareondoa bezala ezagutzen direnak.
Gogorarazi behar da egungo saneamendu azpiegitura ordezkatzeaz eta sarearen funtzionamendua hobetzeaz gain —euri-uren eta ur beltzen sareak banatzeko—, obra honetan, Zubigane kaleko zati bat ere berrurbanizatuko dela, oinezkoen mugikortasuna errazteko eta metro geltokiaren inguruko segurtasuna indartzeko.
Lanak uztailaren 22an hasi ziren, eta, aurreikuspenen arabera, 22 asteko iraupena izango dute. Guztira, 480.418,94 euroko aurrekontua dute lanek.
