435 Aldiz ikusita, 1 gaur
Beste urte batez, Sopelako Udalak eskaintza zabala prestatu du udarako. Izena emateko epea martxoaren 30etik maiatzaren 3ra arte egongo da zabalik, eta Kurtzio Kultur Etxean edo haren webgunearen bitartez egin ahal izango da.
Onartuen zerrenda maiatzaren 20an argitaratuko da Sopelako Udalaren webgunean.
Hona hemen eskainiko diren aukera desberdinak:
UDALEKU IREKIAK:
Jolasak, tailerrak zein aisialdiko jarduerak egingo dira, eta 4-12 urte bitarteko umeei zuzenduta dago.
Datak:
- 1.txanda: uztailak 1-15
- 2.txanda: uztailak 16-30
- 3.txanda: abuztuak 3-14
- 4.txanda: abuztuak 17-31
MUSIKAZ BLAI
Kantua, mimika musikala, dantza eta antzerki jarduerak landuko ditu programa honek. 5 eta 12 urte bitarteko umeei zuzenduta dago.
Data:
- Uztailak 1-15
SURF UDALEKUAK
Surfa ardatz duen udalekua da, eta gazteen artean euskararen erabilera sustatzea du helburu. Bestelako kirol, jolas eta surfaren inguruko jarduerak ere eskainiko dira. Programa honetan 12 eta 17 urte bitarteko gazteek eman dezakete izena.
Datak:
- 1. txanda: uztailak 6-17
- 2. txanda: uztailak 20-31
Informazio guztia hemen.
