183 Aldiz ikusita, 1 gaur
Udal webgunean ekainaren 27an argitaratutako albisteari dagokionez, Frantziako Tourrari buruz Sopela parean hartutako erabakiei buruz, honako zuzenketa hauek egin nahi dira
- Tourraren gastuak ordaintzeko hasierako partida ez zen 28.000 eurokoa, 48.000 eurokoa baizik. Horrela, gobernu-talde berriak erabaki zuen ez zuela zenbateko hori osorik gastatuko, zenbateko txikiagoa baizik. Guztira, 29.198,18 euro gastatu dira Tourra Sopelatik arazorik gabe igaroko zela ziurtatzeko (informazio-liburuxkak, seinaleztatzeko eta balizatzeko elementuak, ibilbidea garbitzea, etab.).
- Udal-brigadako gastua ez da handitu, udal-langileen soldatak jasota baitaude udal-aurrekontuan. Hala ere, udal brigadak ekainaren 30ean jai zuenez, egungo gobernu taldeak udal langileekin negoziatu zuen egun horretan Tourraren segurtasuna handitzen lagundu ahal izateko.
- Ez da handitu Enviser kale-garbiketako enpresarekiko egungo kontratua; aitzitik, aurreko gobernu-taldeak 11.972,65 euroko laguntza kontratatu zuen, Sopelako ibilbidea eta kaleak ahalik eta garbien egon zitezen (“Tour aurreko ibilbideko garbiketa”). Kontratu horretan orduak, langile-kopurua eta erabili beharreko makinak zenbatzen ez zirenez, egungo gobernu-taldea enpresaren gerentziarekin bildu zen, errefortzu hori behar bezala egiten zela ziurtatzeko.
- Tourrean gastatu ez diren 18.801,82 euroetatik 7.557 euro Larrabasterrako jaietan gastua handitzeko erabili dira. Gainerakoa (11.244,82 euro) hemendik urte amaierara bitarteko jai-ekitaldien gastuak ordaintzen laguntzeko izango da, adibidez, Gabonetako kanpaina bultzatzeko.