98 Aldiz ikusita, 5 gaur
Sopelako Udalak, Uribe Kostako Behargintzaren bitartez, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren tokiko enplegu-proiektuetarako laguntzen 2026ko deialdia abian jarriko du. Eskualdean 26 pertsona kontratatuko dira eta zehazki, Sopelan erroldatutako bederatzi pertsona.
Lanpostua: Herri-lanetako peoia, oro har (bederatzi pertsona Sopelan).
Lanaldi mota eta iraupena: Lanaldi osoa, 4 hilabete eta erdiko iraupena. Kontratuak 2026ko abenduaren 31 baino lehen sinatuko dira.
Eskaintzen argitalpena: 2026ko azaroaren 9tik aurrera www.lanbide.eus webgunean. Eskaintzak desagertu egingo dira hautagaien muga teknikoa lortzean.
Izen-ematea: Lanbideko webgunean dagokion eskaintzan izena emanda. Lanbiden eskatutako lanpostuen artean ezinbestean agertu beharko da: “Herri-lanetako peoia, oro har”.
Hautagaien baldintzak:
- Sopelan erroldatuta egotea.
- Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan alta eta langabezia egoeran egotea.
- 2025eko deialdian kontratatua ez izana, ezta azken urtean Behargintzako beste deialdietan ere.
Berdinketa hausteko irizpideak:
- Langabezian denbora gehien izatea azken enplegutik.
- Emakumezkoen lehentasuna.
- Adin handiagoa izatea.
Informazioa eta curriculuma eguneratzea: Getxoko Lanbide bulegoan, “NIRE LANBIDENET” atalean edo Uribe Kostako Behargintzan.
Telefonoak: 944 033 140 – 946 76 06 38.
