172 Aldiz ikusita, 1 gaur
Tabakorik Gabeko Munduko Eguna dela-eta (maiatzak 31), jolas txiki bat proposatzen dizuegu, egin dugun komiki baten bidez. Orain zu ere gonbidatu nahi zaitugu parte hartzera, emaiozu begiratu bat komikiari.


Asmoa da bapeagailuen kontsumoa (zigarro elektronikoak) erretzea baino seguruagoa dela dioen pertzepzio faltsua desagerraraztea. Horretarako, bien arteko desberdintasunak bilatzea proposatzen dugu, eta gorputz-adierazpenak, koloreei, pertsonaiei, inguruneei eta abarri erreparatzea.
Tabakoa erretzearen eta bapeagailuaren arteko aldeei buruz hausnartzea da kontua, ezberdintasunak ez baitira uste bezain handiak. Bi ohitura horiek osasunerako arriskuak dakartzate, birikei eragiten diete, mendekotasuna sortzen dute…
Era berean, komikiak produktu horien inguruan egiten diren marketin-estrategiekin kritiko izatera gonbidatzen gaitu: zapore deigarriak, diseinu berritzaileak, kolore biziak eta abar. Nerabeak eta gazteak erakartzeko diseinatuak daude, kontsumoaren benetako arriskuak minimizatuz.
Ez dezagun ahaztu bapeagailuaren kontsumoak ohiko tabakoa kontsumitzeko sarrera gisa jardun dezakeela.
