124 Aldiz ikusita, 1 gaur
Goi mailako hiru partida jokatuko dira ostiralean, 19:00etatik aurrera: paleta argentinarra, larruzko paleta eta pala motza.
Sopelako Udalak euskal pilota sustatzeko, euskal selekzioari babes iraunkorra emateko eta herriko frontoia erreferentziazko gune gisa kokatzeko konpromisoa berresten du.
Sopelako udal pilotalekua berriro ere goi mailako euskal pilotaren agertoki bihurtuko da datorren ostiralean, urriaren 2an, 19:00etatik aurrera. Euskadiko Euskal Pilota Federakuntzak (EEPF) bultzatutako “Sopelatik Mundura” ekimenaren barruan, hiru partida ikusgarri jokatzeko aukera izango dute zaleek.
Ekimen honen helburu nagusia munduko pilota txapelketetan Euskal Selekzioa osatuko duten pilotariak hautatzea eta prestatzea da. Egitasmo honek hasieratik izan du Sopelako Udalaren babes irmoa; adibidez, joan den udaberrian jokatutako lehen txapelketako lehen partidak zein final handiak ere Sopelan jokatu ziren.
Babes honen bidez, Sopelako Udalak hiru helburu nagusi lortu nahi ditu: gure kirol nagusia den euskal pilota bultzatzea, Euskal Selekzioaren ofizialtasunari eta garapenari babes iraunkorra ematea, eta herriko frontoia pilotazaleen mapan leku nabarmenean jartzea.
Ostiraleko karteldegia (Urriak 2, 19:00)
Jardunaldiak hiru espezialitatetako goi-mailako pilotariak bilduko ditu:
- Paleta Argentinarra: S. Arzamendi – Martin VS Irazustabarrena – Laura
- Larruzko Paleta: Landeta – Ibai Perez VS Urrutia – Sierra
- Pala Motza: Gaubeka – Gordon VS Madariaga – Imanol
Sopelako Udalak herritar eta pilotazale guztiak gonbidatzen ditu frontoira gerturatzera gure pilotariei atxikimendua adierazteko eta kirol-ikuskizun paregabe honetaz gozatzeko.
