29 Aldiz ikusita, 1 gaur
Sopelara iritsi dira BBKren Gizarte Ekintzako HERRIZ HERRI programako lehen tailerrak. HAURKUNA Sopelako Jaureguizar plazan egingo da irailaren 8an, igandea, 11:00etatik 13:00etara. 5 eta 11 urte bitarteko txikiei zuzendutako tailerrak dira, bi begiralek lagunduta eta dinamizatuta. Jasangarritasunarekin lotuta egongo dira (energia eskuragarria eta ez-kutsatzailea, ekoizpen eta kontsumo arduratsua, itsaspeko bizitza eta lurreko ekosistemen bizitza) eta tailerretan egiten dena etxera eraman ahal izango da eta familia-ingurunean gozatu.