86 Aldiz ikusita, 2 gaur
Sopelako Udaleko Toki Garapen sailak hiru bideoz osatutako kanpaina bat egin zuen Udaleko sare sozialen bitartez, udalerriko tokiko merkataritzari ikusgarritasuna emateko asmoz. Sopelako merkatariek bezeroei arreta emateko garaian duten zerbitzu zaindua eta profesionaltasuna erakusten dute ikus-entzunezkoek.
Horretarako, elikaduraren sektoreko Sopelako hiru komertzio aukeratu dituzte: Belda Eco&Bio dietetika, Zelai fruta-denda eta Pili arrandegia. Erosketa ekintza txiki batzuk egiten dira horietako bakoitzean, eta merkatarien eta bezeroen arteko interakzioa erakusten da.
Kanpainarako sortutako leloa, “Sopelako komertzioak. Bereziki hurbilekoak”, udalerriko merkatariek eskaintzen duten naturaltasun eta hurbiltasun hori transmititzen saiatzen da, saltoki handietan ohikoa ez den entzute eta tratu zainduarekin.
Ikusi hemen hiru piezak:
