193 Aldiz ikusita, 1 gaur
Sopelako erdigunea erdi-oinezkotzean jartzeko obraren kostua 162.000 eurotan handitzeko justifikazioa gehienbat, udalerriko saneamendu-sareaneta uretan beharrezkoak diren eta aurreikusten zailak diren hobekuntzak dira. Era berean, proiektuaren aldaketak aglomeratu gehiago erabiltzeari etabaldosen tipologia aldatzeari ere erantzuten dio, lehen zeudenekin
harmonizatzeko. Azken aldaketa hauek proiektua idazteko eta obra zuzentzeko kontratuaren garapenean egindako kalkulu-akats batzuen ondorio izan daitezke.
Gogoratu behar da aurtengo apirilaren erdialdera obra-zuzendaritzak, obra egiteko epea, hasierako epea amaitu baino bi aste lehenago, 6 hilabetez luzatzeko eskatu zuela. Hala ere, obra-zuzendaritzarako kontratatutako enpresak bere garaian ez zuen eskatu kontratua aldatzea, ezta obraren kostua handitzea ere, eta irailean egin du, obra amaitzeko hilabete eta erdi eskasera. Gaur egungo gobernu-taldeak adierazi duenez, “obraren kostua handitzea
justifikatuta dago”, eta Udalak “gainkostu horretaz arduratzeaz” beste erremediorik ez du, obra geldiarazi nahi ez bada. Hala ere, obrazuzendaritzarako kontratatutako enpresaren erantzukizun zehatza baloratzen ari dira aurreikuspen-akatsetan.
Era berean, Guruzne Carrasson alkateak azpimarratu zuen “zein garrantzitsua eta positiboa den Sopelarentzat zentroaren erdi-oinezkotze”; izan ere, sopeloztarren bizi-kalitatea handituko da, herriaren erdigunea “lekuerakargarriagoa” bilakatuz, “pertsonak erdigunean jarriz, eta ez autoa”. Hala ere, alkateak hobetu beharreko alderdiak ikusten ditu: “Aurreko legealdianesan genuen bezala, zentroa erdi-oinezkotzean jartzeko proiektu hau hobetu daiteke, eta hori hobetzea lehentasuna izango da legegintzaldi honetarako: pertsonen segurtasuna handitzea, zuhaitz eta berdegune gehiago sartzea, bankuak eta hiri-altzarien beste elementu batzuk, hiri-ingurune hau atseginagoa izan dadin”